XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begiratu!

Gorputzaren higienea

Umeak, handitzen doazan neurrian, euren gorputza zaintzen, euren burua garbitzen eta bakarrik bainatzen ikasi behar dabe.

Urak eta xaboiak bakarrik kentzen dabe behar bezela zikinkeria: ez da nahikoa eskuak erroparen kontra igurtzitzea.

Garbi itxurea euki arren zikin egon leiteke.

Danok garbitu behar doguz eskuak otorduen aurretik eta komunean izan eta gero.

Gure gorputza garbi euki behar dogu.

Honek osasuntsu irauten lagunduko deusku, eta usain ona eta itxura ona eukiten ere bai.

Oso garrantzitsua da haginak aldiero garbitzea, janen hondarrak berorreen artean gelditu ez daitezan.

Ulea zaintzen badogu, osasuntsu eta dotore mantenduko dogu.

Hatzazkalak eta ulea bakarrik dira ebagi behar diran gorputzaren zatiak.